Txirrindularitza

Ane Berastegi eta Beratxa, Espainiako Kopako podiumean

Guaixe 2024ko uzt. 22a, 10:00

Beratxakoak, garaipena ospatzen, tartean Ane Berastegi eta Siets Goikoetxea daudela. BERATXA

Ane Berastegi hirugarren sailkatu da, eta bere taldea, Beratxa, talderik onena izan da

Uztailaren 13an Emakumezkoen Espainiako Kopako laugarren eta azken proba jokatu zen, Leonen. Ane Berastegi arbizuarra (Beratxa) bosgarren sailkatu zen, baina Kopako sailkapen orokorrean hirugarren postuari eutsi zion, Paula Ostizen eta Irati Arangurenen atzetik. Taldeka, Beratxa izan da txapelduna. Ane Berastegik eta Siets Goikoetxea urdiaindarrak gustura ospatu zuten.