Sakanako Mankomunitateko hutsik dagoen berdintasun teknikariaren lanpostua betetzea oposizio lehiaketa deitu du. Bide batez, Mank-ek hautaketa prozesua baliatuz, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat eratuko du, sortzen diren beharrei erantzuteko. Oposizio lehiaketan ezagutza teorikoekin batera baloratuko dira lan esperientzia eta bete beharreko eginkizunekin lotutako prestakuntza espezifikoa. Hautagaiek euskarako C1 mailako izan behar dute.
Hautaprobak gainditu ondoren, deialdi horretako lanpostua betetzeko izendatzen den langilea B mailan sartuko da, eta hari dagokion soldata jasoko du. Plaza lortzen duen izangaia funtzionario bihurtuko da eta lanaldi osoko lanpostua izanen du. Deialdiari buruzko informazioa Nafarroako Aldizkari Ofizialeko garilaren 22ko zenbakian dago.