Txirrindulariak

Ane Berastegi, laugarren Iruñerriko Itzuliko bigarren etapan

Guaixe 2024ko uzt. 26a, 10:30

Etapa Sakanan sartzen. MARTIN EARLY

Beratxa taldeko txirrindulari arbizuarra podiumera igotzear egon zen. Lasterketa Errotzetik eta Urritzolako gainetik sartu zen Sakanara. Gaur despedituko da Iruñerriko Itzulia, Iruñean

Uztailaren 25ean juniorren mailako Emakumeen IV. Iruñerriko Itzuliko bigarren etapa jokatu zen, Berriobeitin hasi eta despeditu zena (69,11 km). Mugimendu handiko lasterketa izan zen, erasoz betetakoa, eta Sakanara iritsi zen, Errotzetik Urritzolara sartu zelako, Etxarrenera iritsi, Irurtzunera jo, eta Latasatik aurrera egiteko. 

Izaro Etxarri (Andoaingo) bakarrik iritsi zen helmugara (2:00:22), Irati Valerori (independientea) 58 segundo aterata. 1:16ra taldetxo bat sartu zen, bertan Ane Berastegi arbizuarra (Beratxa) zela. Arbizuarra laugarren sailkatu zen sailkapenean. 

Sailkapen orokorrean Irati Aranguren (Andoaingo) da liderra (4:01:50), Ayala Serranorekin (Limousin) eta Leire Almenarekin (Rio Miera) denboran berdinduta. Ane Berastegi hamalaugarren da, bigarren nafarra, eta Ane Beltran de Heredia (Timac Agro) hamaseigarren, hirugarren nafarra, eta Siets Goikoetxea 26. postuan dago. 

Uztailaren 26an, ostirala, despedituko da Emakumeen IV. Iruñerriko Itzulia, Iruñean hasi eta despedituko den azken etaparekin.