Gobernuak natur parkeko mantentze lanak eman nahi ditu

Guaixe 2024ko uzt. 31a, 11:18

Behorra Urbasan. ARTXIBOA

Abeltzaintzako, basogintzako eta erabilera publikoko azpiegiturak zehazki. 

Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak Urbasa-Andia natur parkean abeltzaintza, basogintza eta erabilera publikoko azpiegituren sare zabal bat du. Horiekin kolektibo zabal eta askotariko horren beharrei erantzuten die. Departamentuak 2024tik 2027ra bitartean Urbasa Andia natur parkean abeltzaintzako, basogintzako eta erabilera publikoko azpiegiturak mantentzeko lanak egingo dituzten enpresak hautatzeko deialdia egin du. Lanek 234.311,53 euroko (BEZik gabe) aurrekontua dute. Eskaintzak aurkezteko epea agorrilaren 27ko 23:30ean despedituko da. 

Egitekoak

  • Urbasako baltsak eta uraskak: 18 baltsa eta 40 uraska.
  • Andiako baltsak eta uraskak: 14 baltsa eta 14 uraska.
  • Kanalizazioak: 15.000 metro lineal baino gehiagoko ur-kanalizazioak, dagozkien deribazio-kutxetekin.
  • Abeltzaintzako mahukak: 8 abeltzaintzako mahukak; 5 Urbasan eta 3 Andian.
  • Bidezidorrak: 11 bidezidor, guztira 74.440 metro lineal luze; balizak eta orientazio eta informazio mugarriak, hurrenez hurren.
  • Sutegiak: erretegiak dituzten 17 eremu.
  • Panelak: 33 informazio-panel.
  • Bainu-eremu bat eta dutxa eramangarri bat tratamendu zoosanitarioak egiteko.
  • Mendilerroko eta Urederra Natur Erreserbako beste azpiegitura batzuk.
  • Memoria Teknikoan sartu dira Urbasa eta Andia mendilerroen perimetro-itxiturak konpondu eta mantentzeko lanak, bai eta birsortzen ari diren azpi-tarteen itxiturak, baita basoetan dauden larreak eta biodibertsitatekoak ere. Toki-entitate mugakideak dituzten larreen perimetro-itxiturak 77.500 metro dira guztira, eta mugaketa-itxiturak, berriz, honako hauek:
    • 21 habitat-mikrokotatu, batez beste 0,5 hektareako azalera eta 9.050 metro linialeko itxiturak dituztenak.
    • Pagadia lehengoratzeko 19 kotatu, guztira 1.108 hektareako azalera dutenak (58 ha/unitate), 63.729 metro linialeko itxitura behar dituztenak.