Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariaren oniritzia jaso ondoren, aurrera egin du Ergoienako Udalak sustatutako hirigintza planeko aldaketa. Hala Dorraoko Kontzejuaren basoko 5.000 m2 lurzoru urbanizaezin izatetik industria lurzoru urbanizagarri izatera pasa da. Aipatutako lursaila Dorraoko Kontzejuaren eta Etxarri Aranazko Udalaren mugan dago. Zehazki, Inoxnaparra enpresa etxarriarraren ekialdean. Aldaketak aukera emanen dio enpresari etorkizunean bere lantegia handitzeko.