Uztailaren 26an, ostirala, Emakumezkoen IV. Iruñerriko Itzuliko hirugarren eta azken etapa jokatu zen, Iruñeko Zaldi Zurian. Etapak emozio eta ikuskizun handia izan zuen, eta Irati Arangurenek (Andoain) atzera ere erakustaldi bikaina eman zuen, Maier Olanorekin (Limousin) hirugarren etapako esprinta jokatu, irabazi, eta, aldi berean, Iruñerriko Itzuliko sailkapen orokorrean gailenduz. Hirugarrena, etapan, Ane Berastegi (Ecologicos de Navarra-Beratxa) izan zen. Arbizuarra etapako podiumera igo zen.
Sailkapen orokorrari dagokionez, Irati Arangurenek (6:16:21) 33 segundo atera zizkion Maier Olanori eta 37 segundo Irene Morenori (Rio Miera). Lehen nafarra Marta Pelayo (Ecologicos Navarra-Beratxa) izan zen, sailkapenean zazpigarren, 1:59ra. Irati Arangurenek mendiko sailkapena, erregulartasunarena eta esprint berezien sariak irabazi zituen, eta talde onena Rio Mirea izan zen, Ecologicos de Navarra-Beratxaren aurretik.
Sakandarrak, fin
Sakandarren kasuan, Ane Berastegi lehen sakandarra eta bigarren nafarra izan zen, hamabigarren postuan, 4:41era. Ane Beltran de Heredia altsasuarra (Timac Agro) hamalaugarren izan zen, hirugarren nafarra, 7:30ra; eta Siets Goikoetxea urdiaindarra (Ecologicos Navarra-Beratxa) 24. postuan sailkatu zen, 12:07ra, bosgarren nafarra. Laburbilduz, maila onean aritu ziren sakandarrak.