Sakanako udalek, 1936ko errepresaliatuen senideekin batera, Otsaportillon memoria, justizia , egia eta erreparazioa exijitzeko ekitaldia hartu zuen. Ergoienako eta Etxarri Aranazko udalek antolatutako ekitaldian hitza hartu zuten Etxarri Aranazko alkate Maria Saez de Albeniz Bregañak eta EH Bilduko parlamentari Eneka Maiz Ulaiarrek. Gainera, Idoia Granizo Uribarrenak, Dupla musika bikoa, Etorkizuna dantza taldeko hiru dantzarik eta Joxan Begiristain Igoa txistulariak parte hartu zuten.