Nekazaritza ibilgailuak azterketa pasa beharra dute

Guaixe 2024ko ira. 3a, 11:18

Traktorea Zuhatzu eta Satrustegi artean. ARTXIBOA

Irurtzunen gaur, irailak 3 hasi, eta Ziordian irailaren 25ean despedituko dute.

Ibarreko nekazaritzako ibilgailuek Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) herrian bertan pasatzeko aukera dute irailean. IATko teknikariek eta haien unitate mugikorra Sakana ekialdetik mendebaldera pasako dutena 26. aldia izanen da. 09:15etik 14:15era ariko dira lanean. IATren bidez lehen sektoreko ibilgailuek legediak ezarritako araudia eta segurtasun neurriak betetzen dituzten aztertuko dute. Nekazaritzakoak ez diren gainontzeko ibilgailuek, quadak eta ziklomotorrak barne, IATko estazio finko batean pasa behar dute azterketa.

Egutegia

Data                              Herria
    Irailak 3, asteartea, Irurtzun.
    Irailak 4, asteazkena, Irurtzun.
    Irailak 5, osteguna, Ihabar.
    Irailak 6, ostirala, Uharte Arakil.
    Irailak 9, astelehena, Uharte Arakil.
    Irailak 10, asteartea, Uharte Arakil.
    Irailak 11, asteazkena, Arbizu.
    Irailak 12, osteguna, Lizarraga.
    Irailak 13, ostirala, Unanu.
    Irailak 16, astelehena, Etxarri Aranatz.
    Irailak 17, asteartea, Etxarri Aranatz.
    Irailak 18, asteazkena, Iturmendi.
    Irailak 19, osteguna, Iturmendi.
    Irailak 20, ostirala, Altsasu.
    Irailak 23, astelehena, Altsasu.
    Irailak 24, asteartea, Olatzagutia.
    Irailak 25, asteazkena, Ziordia.