Arakilgo Udalaka, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak eta Nafarroako Gobernuak emakumezkoendako jarduerak antolatu ditu irailaren 7an eta 10ean, larunbata eta asteartea.
Irailaren 7an, 17:00etan, Errotzen, jarrera eta zoru pelbikoaren tailerran eginen dute; gorputzaren jarrera zuzentzeko irizpideak eta zoru pelbiko lantzeko gakoak landuko dituzte, besteak beste, tailer honetan.
Irailaren 10ean, asteartea, Ipar martxa saioa izanen da, Etxarrenen, 10:00etatik aurrera. Azalpen teorikarekin hasiko dira, eta ondoren ikastikoa praktikan jarriko dute martxa batekin.
634584226 edo arakilkultura@gmail.com eman daiteke izena ikastaroetan.