Ergoiena bizirik! egitasmoak bi ekimen antolatu ditu irailerako. Lehenengoa irailaren 7an, larunbata, 18:00etan, izanen da Unanuko plazan: Sergius magoaren magia ikuskizuna. Eguraldi txarrarekin emanaldia frontoian izanen da.
Bestetik, irailaren 28an, larunbata, 19:00etan, Txikiren bakarrizketa antolatu dute, Lizarragako frontoian. Euskaldunen benetako jatorria, kultura eta hizkuntza ezagutzeko garaia dela dio Euskaldunen jatorria, historia eta irria Txikiren Umorezko Bakarrizketako sinopsiak. Historian barna bidaiatzeko aukera "originala, umorezko bakarrizketaren bidez kontaktua" eskaintzen du. "Ez da bakarrizketa, antzezlan edo musikal soila", ikuskizun "ahaztezina" dela diote.