Sakanako Mankomunitateak kamioi biltzaile trinkotzaile bat erosteko deialdia egin du. Ibarreko erakundeak hondakin bilketako zerbitzura bideratuko ibilgailua, zehazki papera eta kartoia biltzera. Mank-ek 13 eta 15 metro kubiko arteko edukiera duen atzeko karga duen kamioi biltzaile trinkotzailea nahi du. Hura erosteko 186.500 euro (BEZik gabe) ditu. Eskaintzak aurkezteko epea irailaren 9ko 14:00etan despedituko da. Mank-ek kontratua kalitate-prezio erlazio hobea duen enpresari emanen dio.