Uda oraindik ez da despeditu eta igerilekuez gozatzeko aukera badago oraindik Sakanan. Lakuntzako igerilekua irailaren 8ra arte egonen da zabalik. Egunero 10:30etik 20:30era irekiko ditu ateak. Hori bai, 14:00etatik 15:00etara ezin izanen da bainurik hartu igerilekua itxita egonen baita. Etxarri Aranazko igerilekua, berriz, irailaren 15era arte zabalik egonen da. Honako ordutegia du: ostegunetan 12:00etatik 18:00etara, ostiraletan 12:00etatik 20:00etara eta asteburutan 10:00etatik 20:00etara.