Sakanako Mankomunitateak, merezimendu lehiaketaren bidez, ur zerbitzurako ofizialaren eta peoiaren lanpostuak betetzeko deialdiak egin zituen. Behin lehiaketa despedituta, Mank-ek erabaki du Unai Kintana Larraza izangaiari ematea ur zerbitzurako ofizialaren lanpostua, C mailakoa eta lan kontratudun finkoen araubidean. Bestalde, Mank-ek onartu du Iñigo Labiano del Rio izangaia peoi gisa kontratatzea. Lanpostu hori D mailakoa eta lan araubide finkoan.