Aisialdi begirale lan eskaintza egin du Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak. Ibarreko herrietan sortzen diren beharrak betetzeko, aisialdiko begiraleen lan poltsa osatu nahi du. Deialdian interesa dutenek euskaraz jakin behar dute, ahoz eta idatziz; horregatik C1 maila egiaztatu beharko dute. Gainera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua edo horren baliokidea izan beharko dute. Lan poltsa osatzean, Mank-ek kontuan izanen du hautagaiek gidatzeko baimena eta autoa izatea eta aisialdiko begirale titulua izatea.
Deialdian interesa duenak curriculuma euskara1@sakana-mank.eus helbidera bidal dezakete. Curriculuma bidaltzen dutenek Sakanako Mankomunitatea osatzen duten udalekin eta kontratazioez arduratzen diren enpresekin partekatzea onartuko dute.