Irailaren 4an CaixaBank Masterseko seigarren jardunaldian euri jasengatik atzeratutako partida jokatu zen Orduñan. Peña II.ak eta Zabaletak Ezkurdia eta Albisu izan zituzten aurkari. Bi bikoteak sailkapenean azkenak izanik, asko zegoen jokoan, Masterseko play-offetan sailkatu ahal izateko bizirik egoteko aukera hain zuzen ere.
Partida estuan, azkenean Peña II.a eta Zabaleta gailendu ziren, Ezkurdiari eta Albisuri 14-22 irabazi eta gero. Ondorioz, Peña II.ak eta Zabaletak bizirik jarraitzen dute eta play-offetarako sailkatzeko aukerekin, egunotan jokatuko den ligaxkako zazpigarren eta azken jardunaldian garaipena lortzen badute eta gainontzeko partidetako emaitzek laguntzen badiete. Tamalez, Ezkurdia eta Albisu play-offetarako aukerarik gabe geratu dira.
Zazpigarren jardunaldia jokoan
Irailaren 5ean abiatu zen Masterseko zazpigarren eta azken jardunaldia. Lasok eta Arangurenek 8 eta 22 irabazi zieten Jakari eta Martijari. eta Tolosa izango dituzte aurkari, Lekeition. Irailaren 6an Ezkurdia eta Albisu Altuna III.aren eta Iztuetaren kontra lehiatuko dira Zestoan, eta irailaren 7an, Artolaren partez ariko den Larrazabal eta Rezusta Peña II.aren eta Zabaletaren kontra, Lekeition. Azkenik, irailaren 8an Etxeberria eta Mariezkurrena liderrek Zabala eta Imazen kontra jokatuko dute Arrasaten.