Irurtzun eta Arakilgo Bertako Ganadu Azokaren hamaikagarren edizioa ospatuko dute irailaren 15ean, ostirala, Irurtzunen. Urtez egonkortzen eta indartzen joan den azoka izan da Irurtzungo eta Arakilgo Azoka, antolatzaileek hamargarren urteurrenean esan bezala. Duela hamaika urte berrezkuratu zuten azoka eta helburua eragile desberdinen parte hartzearekin "eredu propioa" landu.
Azokaren ekitaldien barruan irailaren 12an, osteguna, 18:30ean, Kalaska Sakanako haragi eraldatzen gunearen proiektuaren aurkezpena eginen dute, Irurtzungo udaletxean. Sakanako hiltegia biziberritzeko eta tokiko haragia balioan jartzkeo proiektua da Kalaska. Bestetik, irailaren 13an, ostirala, 19:00etan, Euskal Herriko ardoen dastaketa izanen da, Hiriberriko Txiteran. Aurretik izena eman behar da 948 500 101 telefonoan, irailaren 11ra arte.
Egun handia irailaren 15ean, igandea, izanen da. 10:00etatik 14:30era, besteak beste, ardiak, behiak, behorrak, txerriak eta olioak ikusteko eta ekoizpen agroekologikoko produktuak dastatzeko aukera izanen da. Artisautza azoka ere izanen da, eta 11:00etan, Irurtzungo frontiaren atzean, Vanessa Ugartek zaldi heziketa naturalaren inguruko erakustaldia eginen du; "ikusi eta ikasi pausoz pauso Lucy Reesen ikerketa etologikoan oinarritutako lan eredua, konfidantzazko harremana sortuz". Arratsaldean, Arakil eta Irurtzun arteko herri kirol desafioa eta emakume harrijasotzaileen erakustaldia izanen da, plazan.
Pikuxarrek azoka egunerako herri bazkaria antolatu du. Menua bertako produktuekin egindakoa izanen da: entsalada, oilasko eta barazki paellak, eta postrea, kafea eta kopa. Pikuxar tabernan eman daiteke izena irailaren 12a baino lehen, 15 eurotan. Bazkaria 15:00etan izanen da, Pikuxarren.
XI. Irurtzun eta Arakilgo Bertako Azoka
Irailak 12 osteguna
18:30 Kalaska proiektuaren aurkezpena: Sakanako haragi eraldatze gunea, Sakanako hitegia biziberritzeko era tokiko haragia balioan jartzeko proiektua, Irurtzungo udaletxean.
Irailak 13 ostirala
19:00 Euskal Herriko ardoen dastaketa, Hiriberriko Txiteran.
Irailak 15 igandea
XI. Bertako Azoka
10:00 – 14:30 Azoka:
Abereen gunea: ardiak, behiak, behorrak, txerriak eta oiloak.
Azoka gardena: gazta, esnekiak, ogia, ardoa, barazkiak...
Artisautza.
Gazta dastaketa eta herri txapelketa.
Erakusketak, musika, talogileak, jokoak...
11:00 Zaldi heziketa naturala Vanessa Ugarterekin: ikusi eta ikasi pausoz pauso Lucy Reesen ikerketa etologikoan oinarritutako lan eredua, konfidantzazko harremana sortuz, frontoiaren atzean.
15:00 Herri bazkaria, Pikuxarren.
18:30 Arakil eta Irurtzun arteko herrik kirol desafioa eta emakume harrijasotzaileen erakustaldia, Foru plazan.