Ergoiena batuz

Guaixe 2024ko ira. 6a, 11:55

2023ko Ergoienako Biraren amaiera, Unanun. ARTXIBOA

Irailaren 21ean, larunbata, Ergoienako Bira eta Eguna ospatuko dute Dorraon. 

XVII. Ergoienako Bira izanen da irailaren 21ean, larunbata, eta harekin batera ergoienarrak Ergoienako Egunean elkartuko dira, Dorraon. Urtero ibarreko herri bati dagokio haien eguna antolatzea, eta aurten Dorraori dagokio ardura. Hortaz, Ergoienako hiru herriak batzen dituen lasterketaren ondoren, txaranga, herri bazkaria, haurrendako jokoak, aizkora apostua eta beste izanen dira Dorraon.

10:00etan hasiko da Ergoienako Bira izena ematearekin. 10:30ean haurren lasterketak izanen dira, eta 11:00etan helduen proba nagusia hasiko da. Korrikalariek Dorrao, Unanu, Dorrao, Unanu, Lizarraga eta Dorrao ibilbidea eginen dute; guztira, 8,5 kilometro. Sakanako Koparako puntuagarria da, eta saria trofeo bat izanen da. Probaren ondoren auzatea eta sari ematea izanen da. Bira Ergoienako Udalak antolatzen du, besteak beste, Sakanako Kopako babeslea Lasa Kirolaken laguntzarekin.

Ergoienako Egunak txarangaren kalejirarekin jarraituko du, Dorraon. 15:00ean, herri bazkarira bilduko dira, frontoian. Bazkarirako tiketak erosteko irailaren 10ean eta 15ean (asteartea eta igandea) 17:30etik 19:00etara herri bakoitzeko elkartean salduko dituzte, 25 eurotan helduak eta 12 eurotan haurrak. Herri bakoitzeko udal zinegotziak arduratuko dira bazkarirako tiketen salmentaz.

Ergoienako eguneko egitaraua

Irailak 21 larunbata

Dorrao

10:00 Ergoienako Biran izena ematea.

10:30 Ergoienako Biraren haurren lasterketak.

11:00 Ergoienako Biraren proba nagusia.

12:00 Txaranga.

15:00 Bazkaria, frontoian.

17:00 Haur jokoak, Goienkale kalean, palazaren inguruan.

18:00 Aizkora apostua, plazan.

19:00 Txaranga.