Kern Pharma talde nafarra zen Vueltako gonbidatuetako bat, eta Juanjo Oroz managerrak gidatzen duen taldeak ez du hutsik egin. Pablo Urtasun da talde berdeko beste zuzendarietako bat, baina urdiaindarrari beste proba batzuetan egotea egokitu zaio. Hala ere, guztien garaipena da Vueltakoa, itzela izan baita.
Pablo Castrillok bi garaipena ikusgarri lortu zituen. Lehena, Kern Pharmako sortzaile eta arima zen Manolo Azconaren heriotzaren egunean, Manzanedan, eta bigarrena Cuitu Negrun, sekulako erakustaldia emanez. Hirugarren garaipena Urko Berrade nafarrak lortu zuen, Gasteiz eta Maeztu lotu zituen etapa ahaztezinean.
“Vuelta ikusgarria izan da, hamarrekoa. Txirrindulari guztiek izandako konpromisoa nabarmendu nahiko nuke, taldearen interesak euren interes pertsonalen gainetik jarri dituztelako. Guztien artean lortutakoaz harro egon beharra dugu, eta lanean jarraitu, gure buruan sinisten, horrek ekarri baitigu hona” nabarmendu du Juanjo Oroz managerrak.