Olatzagutian Guardia Civilak kontrola jarri zuen ostiralean. Guardia Civilak zabaldutakoaren arabera, han zeuden agenteek ikusi zuten auto batek kontrola ikusita gelditu eta atzeraka maniobra egiten hasi zela. Gelditzeko agindu eta autoak ihesari eman zion. Agenteek gidaria eta ibilgailuko beste bi bidaiariak identifikatu zituzten, nahiz eta gidariak hasieran beste pertsona baten datuak eman zizkien. Gidaria, 22 urteko gizonezko sakandarrak, ez zuen gidabaimenik. Horregatik, bide segurtasunaren kontrako delitu batengatik ikertuko dute.
Hurrengo egunean, Iruñerriko landetxe bateko arduradunak landetxe barruan lapurreta egiten saiatu zirela salatu zuen Altsasuko kuartelean. Etxe barruan sartu eta ustekabean gizon bat baliozko objektuen bila zebilela ikusi zuen. Lapurrak ihes egin zuen, jantzita zeraman txapel bat etxean utzita. Salaketa egitean jabeak txapela erakutsi zien agenteei. Haiek aurreko egunean gaztea atxilotu zuten berak izan ziren eta, txapelaren ezaugarri bereziengatik, argi ikusi zuten gazteak jantzita zeraman bera zela. Agenteek gaztearen bila aritu ziren larunbatean baina ez zuten opatu.
Igandean, Irurtzungo Guardia Civilaren kuartelean gizon bat agertu zen, Altsasun izan zuen liskar batean izandako lesio batzuk salatzeko. Identifikatu zenean, agenteek egiaztatu zuten gizona atxilotzeko agindua zegoela, indarra erabiliz lapurreta egiten saiatzea egotzita. Gizonezkoa epailearen esku asteartean utzi zuten.