Mank-ek kirol monitoreen lan poltsa osatu nahi du

Guaixe 2024ko ira. 19a, 11:30

Sakanako Mankomunitatearen egoitza. ARTXIBOA

Interesa dutenek beraien curriculuma kirolak@sakana-mank.eus helbidera igorri beharko dute.

Sortzen diren beharrak betetzeko, Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak jakinarazi duenez, kirol monitoreen lan poltsa osatu nahi du. Izena emateko ibarreko erakundeak eskatzen dituen gutxieneko baldintzak dira oinarrizko kirol titulazioa izatea eta euskaraz jakitea, ahoz nahiz idatziz. Mank-etik zehaztu dutenez, ahozko C1 egiaztatu beharko dute interesa dutenek.