Ibarra bizikletaz zeharkatzen duen martxak 30 urte betetzen ditu, eta XXX. Bizikleta Egunaren edizio honetan txirrindulariak Ziorditik abiatuko dira, 9:00etan, eta Uharte Arkileraino iritsiko dira, guztira 35 kilometro osatuz. Hortaz, Olatzagutitik, Altsasutik, Urdiaindik, Iturmenditik, Etxarri Aranatzetik, eta bertatik Ergoienara joanen dira Lizarragan atsedenaldia eta hamaiketakoa hartzeko, eta ondoren Dorraora abiatuko da berriz martxa, Unanutik, Arbizutik, Lakuntzatik eta Arruazutik pasatuz, Uharte Arakilgo helmugaraino.
10 urtetik gorakoendako martxa izanen da, eta txikiagoak lagunduta joan beharko dira. Izena ematea eta informazio gehiago galdetzeko kirolak@sakana-mank.eus edo 348 464 866 telefonoa. Autobusak eta bizikletak eramateko kamioiak izanen dira.
Sakanako Bizikleta Eguna Sakanako Mankomunitateko Kirol eta Jarduera Fisikoko zerbitzuak antolatu du, Nafarroako Gobernuaren; Ziordiko, Ergoienako eta Uharte Arakilgo Udalen; Burunda, Aralar eta Barranka Txirrindularitza taldeen eta Berri Bikes eta Muruzabal Bizikletasen laguntzarekin.