Irailaren 21eko eta 22ko asteburuan bi mendi irteera izanen dira, Lakuntzako Zabalarte elkarteak eta Etxarri Aranazko Larrañeta taldeak antolatuta, hurrenez hurren. Hortaz, 21ean, larunbata, Lakuntzako mendi elkarteko kideak Araiatik Aratzera igotzeko mendi irteera antolatu du; guztira, 13 kilometroko ibilbidea, 900 metroko desnibelarekin. 08:00etan abiatuko dira, Lakuntzako plazatik, eta behin menditik bueltan Lakuntzako Pertzan bazkaria eginen dute. Mendi irteera parte hartzeko izena eman behar da Ogiberrin, 30 eurotan.
Bestetik, irailaren 22an, igandea, Etxarri Aranazko Larrañeta mendi taldeak Lezaungo Zaborratera irteera antolatu du; 15,27 kilometroko ibilbide bat da, 751 metroko aldapa gorarekin eta 241 metroko gainbeherarekin. Bazkarian bertan eginen dute, Zaborraten. 08:00etan abiatuko dira, Larrapetatik.
Egun berean, Irurtzungo Iratxo elkarteak Aralarrera ateraldia antolatu du, 08:30ean Iratxotik abiatuta. 21era arte, larunbata, eman daiteke izena elkartean bertan.
Irailaren 22an ere, igandea, Altsasuko Mendigoizaleak taldeko mendizaleak Entziatik 13,34 kilometroko ibilbidea eginen dute, alemander aparkalekutik abiatuta Arnoko labirintotik, Zalanportilloko arkutik, eta Iguarango eta Katarriko labirintoetatik pasata. 08:00etan Mendigoizaleen egoitzan bilduko dira.