Europako Munduko Txirrindularitza Txapelketak despedituta, aurki Munduko Txapelketak abiatuko dira. Aurtengo Mundialak Suitzan jokatuko dira, Zurichen, irailaren 21etik 29ra. Albiste handia dugu, bi sakandar bertan lehiatuko direlako. 23 urtez azpiko Mikel Zabala hautatzaileak deitu dituen txirrindularien artean Igor Arrieta uharte arakildarra (UAE Emirates) eta Iker Mintegi altsasuarra (Euskaltel Euskadi) daude. Haiekin batera Jaume Guardeño, Pablo Torres eta Ivan Romeo errepideko lasterketan lehiatuko dira. Eta Markel Beloki erlojupekoan lehiatuko da, Ivan Romeorekin batera. Talde oso sendoa osatu dute.
23 urtez azpiko lasterketa irailaren 27an jokatuko da, 12:45etik aurrera. Probak 173,6 kilometroko ibilbide gogorra du, 2.500 metroko desnibel positibokoa. Ez ditu igoera luzeak izango, portu labur eta esplosiboen aldeko apustua egin baita. Erlojupekoa (30 km) irailaren 23an jokatuko da.