Hezkuntzako zuzendari nagusiak musika eskolendako dirulaguntza deialdiko ebazpena eman du. Izan ere, legearen arabera musika eskolek finantzatzeko hiru iturri dituzte: ikasleen matrikulak, udalaren ekarpenak eta gobernuarenak. Legearen arabera bakoitzak aurrekontuaren herena bete beharko luke. Nafarroako Gobernua 51 udal musika eskolen artean 3,4 milioi euro banatu ditu. Diru horretatik 138.211,33 euro, %4,07, Sakanako bost musika eskolek jasoko dute bi ordainketatan. Udalek honako kopuruak jasoko dituzte: Irurtzungoak 42.474,95 euro, Lakuntzakoak 17.693,48, Etxarri Aranazkoak 41.992,15, Altsasukoak 29.481,5 eta Olatzagutiakoak 6.569,25 euro.