Nafarroako Gobernuak, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Turismoaren Antolamendu, Kudeaketa eta Kalitate Atalaren bitartez, Urbasa kanpinaren energia eraginkortasun hobetzeko lanak Elecnor Servicios y Proiectos SAUri eman dio. Egitekoak despeditzean enpresak 295.783,08 euro jasoko ditu.
Kanpineko energia eraginkortasuna hobetzeko proiektua egiteko foru administrazioak kanpinaren energia auditoria eta energia eraginkortasun ziurtagiria egin zituen joan zen urtean. Eta hobekuntza lanak lau arlotan aurreikusi dituzte. Batetik, eraikin nagusien inguratzaileetan hobekuntzak egiten dituzte. Hala, gela anitzeko eraikinaren estalkian isolamendu termikoa hobetuko dute eta tabernaren estalkian isolamendu termikoa hobetuko dute. Gainera, bi eraikinetako ataripeetan hondatutako egurrezko panelak ordeztuko dituzte.
Bestetik, aerotermia instalazioak eginen dira honako eraikinetan: bungalowak, taberna-jatetxea, logela anitzen eraikina eta logela anitzeko eta taberna-jatetxeko eraikinetan dauden bi etxebizitzetan. Horrekin batera autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa jarriko da taberna-jatetxearen estalkian eta bungalowetarako ur beroa sortzeko eraikinean fototermia-instalazioa. Azkenik, argiztapenari dagokionez, luminarien ordez LED teknologia duten argi berriak jarriko dira.