Txiki bakarlaria Ergoienan

Guaixe 2024ko ira. 20a, 13:54

Ergoiena bizirik! egitasmoak antolatutako emanaldi bat. ARTXIBOA

Irailaren 28an, larunbata, 'Euskaldunen jatorria, historia eta irria' Txikiren Umorezko Bakarrizketa izanen da, Lizarragako auzoan, Ergoiena bizirik! herri egitasmoak antolatuta.

Ergoiena bizirik! egitasmoak bi ekimen antolatu ditu irailerako. Ergoiena bizirik! egitasmoak bi ekimen antolatu ditu irailerako. Lehenengoa irailaren 7an, larunbata, 18:00etan, Unanuko plazan: Sergius magoaren magia ikuskizuna izanen da. Bestetik, irailaren 28an, larunbata, 18:00etan, Txikiren bakarrizketa antolatu dute, Lizarragako Auzoan. Euskaldunen benetako jatorria, kultura eta hizkuntza ezagutzeko garaia dela dio Euskaldunen jatorria, historia eta irria Txikiren Umorezko Bakarrizketako sinopsiak. Historian barna bidaiatzeko aukera "originala, umorezko bakarrizketaren bidez kontaktua" eskaintzen du. "Ez da bakarrizketa, antzezlan edo musikal soila", ikuskizun "ahaztezina" dela diote.