Gogoz egin zuen euria larunbatean. Irurtzunen 24 ordutan131,8 litro metro karratuko neurtu zituzten. Esaterako, 18:30 aldera, hogei minutuz, 18 litro metro karratuko bota zituen.
Larunbateko euri jasen eraginez Sakanako Autobian (A-10) arazoak izan ziren. Hiriberri Arakil parean, Irurtzunerako noranzkoan, eskuineko erraila itxita egon zen larunbat gauean eta igandeko 11:30ean zabaldu zuten trafikoarendako.
Bestalde, Izurdiaga eta Uharte Arakil artean tren zirkulazioa moztu zen igandean. Izan ere, bi tokitan trenbidea oinarriko balastorik edo harririk gabe gelditu zelako. Distantzia luzeko trenak Logroñotik desbideratu zituzten. Eta distantzia ertaineko trenen ibilbidea osatzeko, autobus bidezko zerbitzua izan zen Uharte Arakil eta Irurtzun artean.