Gizonezkoen Lehen Maila Autonomikoan bi talde sakandar ditugu, aspaldiko partez. Asteburuan hasi zen liga, eta Arbizu Kirol Taldeak hiru puntu oso gozo ekarri zituen Antsoaindik, Gazte Berriak taldeari 1-2 irabazi eta gero. Urtzi Nazabalek 0-2 aurreratu zuen Arbizu, eta nahiz eta bukaera aldera Gazte Berriak 1-2 gerturatu, arbizuarrek garaipenari eutsi zioten.
Bestalde, Altsasu F.S. taldea Subiza Cendea de Galar taldearen kontra aritzekoa zen, baina partida urriaren 26ra atzeratzea erabaki zuten.
Mendialdea da Lehen Maila Autonomikoko lider (3 puntu). Arbizu Kirol Taldea hirugarren da (3 puntu) eta Altsasu F.S. zortzigarren, punturik gabe. Arbizu Kirol Taldeak Anaitasuna hartuko du irailaren 27an, ostirala, 19:30ean Arbizuko kiroldegian. Egun berean Altsasuk Universidad de Navarra izango du aurkari, 20:30ean, Iruñean.