Hondakin bilketagatik ordaintzeko garaia

Guaixe 2024ko irailaren 27a

Sakanako Makomunitatearen hondakin bilketako kamioia Irurtzungo errotondan. ARTXIBOA

Urteko hirugarren hiruhilekoari dagozkiona pagatu beharko da.

Sakanako Mankomunitateak jakinarazi du hondakin zerbitzuko erreziboak bidaliko dituela. Errezibo horiek kontu korronteetan lastailaren 4an kargatuko dituela ere zehaztu du. Horrekin batera, ibarreko erakundeak jakinarazi du tarte honetan egiten diren aldaketak, esaterako, kontu korrontearen zenbakiarena, katastrokoa edo beste hurrengo erreziboan jasoko direla.