Giro ederrean jokatu zen XVIII. Ergoienako Bira. Aurten Dorrao izan zen abiapuntu eta helmuga, baina Dorrao, Unanu eta Lizarraga artean jokatu zen, 8,5 km-ko lasterketa gorabeheratsua osatuz.
Antolatzaileak, Ergoienako Udala eta hiru kontzejuak, kontentu daude, joan zen urteko parte hartzea asko hobetu zelako. Helduen proban iaz dozena bat korrikalari lehiatu ziren, eta aurten 39 korrikalari izan dira, eta haurren lasterketetan 24 neska-mutil. "Oso pozik gaude. Lasterketa gehiago iragarri eta zabaldu dugu, eta badirudi erantzuna izan duela. Egun polita izan da" azaldu du antolakuntzako Irantzu Mozok.
Haurren mailan, 7 urte bitarteko kategorian Eneko Lopez de Sabando iritsi zen lehena, Amets Mozoren eta Aimar Mañeruren aurretik. 7 eta 13 urte bitarteko mailan, aldiz, Aiora Resano gailendu zen, Ander Veselinv-en eta Izaro Resanoren aurretik.
Etxeberria, katolarekin pozik
Aritz Etxeberria altsasuarrak lehengo aldiz parte hartu zuen Ergoienako Biran, baina iritsi eta arrakasta izan, guztia bat izan zen (25:57). 13 segundo atera zizkion Asier Gutierrezi (26:11), eta alde gehiago Sergio Garcia de Eulate hirugarrenari (23:25). "Arrazoi ezberdinengatik orain arte ezin izan dut bertan parte hartu, eta ez da azkena izango, ziur. Ergoienako Bira gogorra da, ez nago ohituta ibilbide hain gorabeheratsuak dituzten lasterketetara. Ibilbide gogorra, eta antolakuntza eta paraje mundiala, ezin da gehiago eskatu. Majo sufrituta, garaipenarekin oso pozik itzuli nintzen etxera, zapore ederrarekin" dio Ergoienako Birako txapeldunak.
Proba herrikoien "xarma berezia" nabarmendu du altsasuarrak. "Lasterketa auzolanean antolatzeaz aparte, bizitzen den giroa, eta auzatea eta banatzen diren sariak bereziak izaten dira. Irabazteagatik Unanuko mamuxarroek daramaten katola eraman nuen etxera, sari originala bezain ederra. Eta Arbizuko kanpinean familian joateko bazkaria. Bikaina!". Etxe ondoan halako probak izatea "altxorrak dira guretako, eta ezin ditugu galtzen utzi, inondik inora".
Leire Igea, azkarrena
Emakumezkoetan Leire Igea izan zen lehena, alde nabarmenarekin (34:08). Igeak ere pozik jaso zuen mamuxarroen katola. Erkuden San Martinek (34:45) eta Noemi Corderok (35:00) osatu zuten podiuma.
XVIII. Ergoienako Bira
Gizonak:
1.Aritz Etxeberria 25:57
2. Asier Gutierrez 26:11
3. Sergio G. de Eulate 23:25
4. M. A. Hernandez 26:33
5. Adur Senar 26:50
6. Joseba Iza 26:10
7. Asier Pellejero 26:24
8. Javier Mañeru 29:49
9. Egoitz Lizarraga 30:07
10. Beñat Lizarraga 30:24
11. Jose Javier Maiza 30:40
12. Ruben Garcia 30:45
13. Ivan L.de Sabando 31:26
14. Xabier Gonzalez 31:29
15. Jon Orella 31:55
16. Asier Leitza 33:38
17. J.A. Asensio 33:48
19. Iraitz Goñi 34:09
20. Iñaki Azparren 34:16
21. Mikel Razkin 34:36
23. J. A. Salgado 34:54
25. Santi Agirre 35:05
27. Mikel Lizarraga 37:46
28. Joni Araña 38:29
30. Igor Artieda 39:11
31. Martin Veselionv 43:22
32. Beñat Garziandia 43:22
33. Luismari Juaristi 44:15
34. Araceli Garcia 44:15
35. Mattin Juanikorena 44:15
Emakumeak
18. Leire Igea 34:08
22. Erkuden S. Martin34:45
24. Noemi Cordero 35:00
26. Marian Lucero 35:11
29. Maite Zabaleta 39:11