Sakanako Mankomunitateak pick up motako ibilgailu bat erosteko deialdia egin du. Erosiko duen ibilgailu hori Ur Zerbitzuko langileek erabiliko dute. Erosketa egiteko ibarreko erakundeak 39.000 euro (BEZik gabe) ordaintzeko prest dago. Deialdian interesa duen enpresak lastailaren 10eko 14:30era arteko epea du eskaintza aurkezteko. Kontratua eskuratzen duen enpresak gehienez ere sei hilabete izanen ditu ibilgailua Sakanako Mankomunitateari emateko.