Zerbitzu anitzetako enplegatua eta liburuzaina izendatuta

Guaixe 2024ko urriaren 2a

Ziordiko udaletxea. ARTXIBOA

Horretarako udalak oposizio lehiaketa egin zuen.

Ziordiko Udalak zituen bi lanpostu huts betetzeko oposizio lehiaketa deitu zuen. Deialdia aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean egin zuen. Prozesua bukatuta bi pertsona aukeratu ditu lanpostu horiek betetzeko. Biak ere Ziordiko Udalaren zerbitzuko langile lan-kontratudun finko izanen dira. Zerbitzu anitzetako enplegatua Gorka Aiestaran Irigoien izanen da, D maila lanpostua betez, lanaldi erdian ariko da, euskara nahitaezkoa du. Amaia Iparragirre Mendia, berriz, liburuzain lanpostuaz jabetu da. Lanaldi partziala du, astean hogei ordu, C maila postua, euskara nahitaezkoa du.