Mendizale bat Urbasako pagadi batean galdu egin zen larunbatean eta bere egoeraren berri larrialdi zerbitzuari jakinarazi zion, 112 telefonora hots eginez. Haren bila Cordovilla eta Altsasuko parkeko suhiltzaileak, suhiltzaileen erreskate talde teknikoko kideak helikopteroan, basozainak eta foruzainak aritu ziren eta ilundu aurretik onik opatu zuten pertsona.
Suhiltzaileek gogorarazi dute mendian edozein momentutan ezustekoren bat izan daitekeela. Horregatik, aholkatu dute ekipamendu egokia eramatea: ura, jateko zerbait, telefonoaren bateria kargatuta eta arropa egokia.