Areto futboleko lehen maila autonomikoko bigarren jardunaldian, Arbizu Kirol Taldeak Anaitasuna hartu zuen Arbizun. Arbizuarrak ongi hasi ziren, 2-0 aurreratu baitziren Urtzi Nazabalek sartutako bi golei esker. Baina bukaera aldera Anaitasunak partidari buelta eman zion, eta 39. minutuan eta 42. minutuan Hodei Garcesek sartutako bi golei esker, bina berdindu zuten iruindarrek eta puntu bat eraman zuten Arbizutik, azken unean. Garaipena horren gertu izanda, berdinketaren puntua ez zen oso gozoa izan arbizuarrendako.
Altsasuk Universidad de Navarra izan zuen aurkari Iruñean. OPUS-eko unibertsitatekoak aurreratu ziren, baina bana berdindu zuen Asier Salgadok. Dena den, pozak ez zuen gehiegi iraun, berehala 2-1 aurreratu baitzen Universidad. Partida bukaera aldera Ordoñezek bina berdindu zuen, baina azken minutuetan garaipenaren gola sartu zuten iruindarrak, eta 3-2 gailendu ziren.
Mendialdea da liderra (6 puntu), Arbizu Kirol Taldea bosgarren da (4 puntu), eta Altsasu hamargarren, punturik gabe eta lehen jardunaldiko partida atzeratuta duela. Arbizu kirol taldeak urriaren 5ean sailkapenean hamaikagarren den Los Sauces aurkari izango du Arrotxapean. Egun berean, Altsasuk sailkapenean azkena den Ribera de Navarra taldea hartuko du, 18:00etan, Altsasun.