Eguneko zentroetara joateko garraio zerbitzua emateko deialdia

Guaixe 2024ko urr. 8a, 11:45

Autobiatik eramanen dituzte Iruñera. ARTXIBOA

Erabiltzaileak Sakanatik Iruñeko eguneko zentroetara garraiatzeko garraio lagunduaren eta egokituaren zerbitzua eman nahi du gobernuak.

Mendekotasunerako Nafarroako Agentziak eguneko zentroetara edota errehabilitazio psikosozialeko zentroetara joateko garraio zerbitzua kontratatu nahi du. Zerbitzu hori mendeko pertsonak edo gaixotasun mental larria duten pertsonak erabiliko dute. Horretarako garraiobideak baliabide egokiak izan beharko ditu lekualdatzea, segurtasun, erosotasun eta eraginkortasun neurri nahikoekin egiteko. Kontratuak 4.617,65 euroko (BEZik gabe) aurrekontua du. Urte baterako kontratua da, gehienez ere bost urtez luza daitekeena. Guztira kontratuak 56.261,43 euroko (BEZ barne) aurrekontua luke. Interesa duen enpresak eskaera lastailaren 16ko 23:59ra arte aurkez dezake.