Hamahiru saio jokatuta amaitu da Bardoak Nafarroako Taldekako Bertsolari Txapelketaren lehen fasea. Urriaren 4an abiatu da finalaurreko fasea hiru saioekin, horietako bat Irurtzungo Pikuxarren,18:30ean. Bertan, C multzoko lehenengo sailkatua den Argako Bixiguak eta D multzoko lehenengoa, Mutilatuak, ariko dira. Sarrerak bost eurotan eros daitezke.
Bertsolari sakandarretatik Manteleko sobrak Leitza, Altsasu eta Barañaingo kideak dituen taldea pasa da finalaurrekoetara (A multzoko irabazlea). Gaur jokatuko dute lehenengo finalaurrekoa Tafallako Aguazon peñan, 19:00etan, Baztanzopak taldearen aurka. Hurrengo fasera pasa diren beste bi taldeak Hor gu! (A, B, C eta D multzoetako bigarren sailkatuaetan onena) eta EzKrashak (A, B, C eta D multzoetako bigarren sailatuetan bigarren onena; Iruñeko Aldapa peñan jokatuko dute lehenengo finalaurrekoa, urriaren 4an, ostirala
Finalaurrekoetako itzulia urriaren 12an izanen da.