Asteburuan Lehen Maila Autonomikoko hirugarren jardunaldia jokatu zen. Altsasuk Ribera de Navarra taldea hartu zuen, eta lehia biziko partidan 5-3 irabazi zuen Jonathan Medinak, Gaizka Martinek, Asier Salgadok, Jon Lopez de Goikoetxeak eta Xabier Aiestaranek sartutako golei esker.
Bestalde, Arbizu Kirol Taldeak Los Sauces taldea izan zuen aurkari Galarren. Arbizu bitan aurreratu zen, Urtzi Nazabalek sartutako bi golei esker, baina Los Saucesek partidari buelta eman zion eta 3-2 aurreratu zen. Aitor Saez de Asteasuri esker hiruna berdindu zuen Arbizuk, baina azken minutuetan Los Saucesek garaipenaren gola sartu zuen eta 4-3 irabazi zuen.
Berriozarko Mendialdea taldea da lehen maila autonomikoko liderra (9 puntu). Arbizu seigarren da (3 puntu), eta Altsasu zazpigarren (3 puntu). Urriaren 12an Arbizuk Mendialdea hartuko du, eta egun berean Altsasuk Mutilbera izango du aurkari, 18:00etan, Arangurenen.