Mutilatuak, Baztanzopak eta Hor gu! taldeek lortu zituzten finalerako lehenengo puntuak Bardoak Nafarroako taldekako bertsolari txapelketan. Urriaren 4an jokatu ziren lehenengo hiru finalaurrekoak, horietako bat Irurtzungo Pikuxarren. Joan-itzulerako finalaurrekoak dira, beraz, urriaren 12an jokatuko dira itzulerako saioak, eta orduan erabakiko dira finalerako sailkatuak.
60 bat lagun bildu ziren Bortziriak eta Baztango Mutilatuak eta Barañain eta Atarrabiako Argako Bixiguak taldeen arteko saioa entzuteko. Azkenean, Mutilatuak taldeak lortu zuten puntua, beraz, pausu bat eman dute urriaren 26an jokatuko den Garesko finalean sartzeko.
Tafallan hogei pertsona baino gehiagoren aurrean aritu ziren Leitza, Altsasu eta Barañaingo Manteleko Sobrak eta Baztango Baztanzopak taldeen arteko saioa entzuteko. Baztango taldeak irabazi zuen.
Iruñeko saioan Hor gu! eta EzKrashak aritu ziren, Hor gu!-k irabazi zuen.