Ibarrean 350 etxebizitza birgaitu dira aurten

Guaixe 2024ko urr. 11a, 09:00

Uharte Arakilgo Itxesi auzoko etxeak bigatu zaharberritzeko lanak. ARTXIBOA

Nafarroan birgaitu direnen %4,16 da. Gobernuak emandako laguntzen %7,14 jaso dute etxejabeek.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, "birgaitze lanak egiteko laguntzek errekor historiko berria ezarri dute 2024ko lehen bederatzi hilabeteetan, 42.006.991 euroko laguntzak izan baitira, joan zen urteko epe berean baino 4.606.251 euro gehiago, %12,3 gehiago".  Diru horrekin lehen bederatzi hilabete horietan, 8.400 etxebizitza birgaitu dituzte, 2023an baino 864 etxe gehiago. %11,8ko hazkundea. Sakanari dagokionez, lehen bederatzi hilabeteetan 3 milioi euroko dirulaguntza jaso eta 350 etxebizitza birgaitu dira. 

Laguntza horiek foru administrazioko Etxebizitzako Zuzendaritza Nagusiak eman dituenak dira, Europar Batasunaren Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoaren koiunturazko laguntzak kontuan izan gabe. Gobernutik azaldu dutenez, "hazkunde esponentzial horren azalpenetako bat da Nafarroako Foru Erkidegoa, Euskal Autonomia Erkidegoarekin batera, Europako MRR laguntzak berezko laguntzekin osatu dituzten Estatuko bi erkidego bakarrak direla, eta kaltetutako bizilagunak Estatuaren buruan daudela, bizileku bakoitzeko jasotako zenbatekoetan".