Kazetaritza graduko ikasleen bisita irratian

Guaixe Irratia 2024ko urr. 14a, 12:59

Miren Mintegi Claver altsasuarra eta Ainara Martin Echeveste tolosarra, EHUn Kazetaritza ikasleak dira, eta urriaren 14an Guaixe irratian izan dira, 'Informazioa irratian' irakasgaiko proiekturako informazio bila. 'Egun on Sakana!' saioa zuzenean nola egiten den bertatik bertara ezagutu dute.