Makina bat Egin Egun hartu ditu Urdiaingo eta Altsasuko San Pedro Zelaiak. Egin egunkariaren 1988ko festan bi udalerrien arteko mugan zutarri bat jarri zuten. Hark Egin hitza zuen zizelkatuta. Espainiako Auzitegi Nazionalak indarrez itxiarazi zuen egunkaria. Haren ordez Gara sortu zen. Azken agerkari horrek 25 urte betetzen dituela eta, Sakanako Gara eta Eginen zale batzuen ekimenez, Harri Herri. Iraganetik etorkizunera ekitaldia hartu zuen San Pedro zelaik domekan. Duela 36 urteko zutarriaren beste aldean Gara hitza irakur zizelkatu dute, eta hura mustu zuten.
Ikurriña, Nafarroako eta Palestinako banderek estalita zuten zutarria agerian utzi zuen Iñaki Sotok, Garako zuzendariak. Sotok gogoratu zuenez, "Euskal Herrian jende pila dago gauzak egiten, lan egiten, hainbat alorretan. Guretako garrantzitsua jende horrek egiten duenari haizea, garrantzia ematea da eta gure orrialdeetan, Interneten eta uhinen bidez horiek zabaltzea". San Pedro zelaian Egin Egunak ospatzen zirela gogoratu ondoren, Sotok adierazi zuenez, "gaur egungo fake news-ak garai bateko bertsio ofizialak ziren. Gure hedabideak ere sortu ditugu bertsio ofizial horiei aurre egiteko".
Ekitaldian dantzariak eta kantu taldeak parte hartu zuten. Auzatea izan zen. Ondoren herri bazkaria izan zen.