Lehen maila autonomikoko laugarren jardunaldia zoragarria izan da talde sakandarrendako. Arbizu Kirol Taldeak Berriozarko Mendialdea hartu zuen, eta gol festa ederra ospatu zuten arbizuarrek, 13-3 gailendu baitziren goitik behera kontrolatu zuten partidan. Beñat Jaka (3), Urtzi Nazabal (3), Julen Luis (3), Mattin Petriati, Lander Bados, Ganix Kintana eta Jokin Urzelai izan ziren golegileak.
Altsasuk, bere aldetik, ospakizunekin jarraitu zuen, Mutilberaren kontra Iruñerrian jokatutako partidan 1-8 gailendu baitzen talde sakandarra. Hasieratik hartu zuten aurrea altsasuarrek, eta 0-6 aurreratu ziren. Mutilberak gol bat sartu zuen, baina horren ondotik Altsasuren beste hiru gol iritsi ziren. Jonathan Medina, Asier Salgado (2), Denis Ordoñez, Alvaro Garcia, Xabier Aiestaran (2) eta Gaizka Martin izan ziren golegileak.
Vulcanizados Ruiz Tafa taldea da lehen maila autonomikoko liderra. Arbizu Kirol taldea laugarren da (9 puntu), eta Altsasu bosgarren (6 puntu). Arbizu Kirol Taldeak sailkapenean hamaikagarren den Olite hartuko du urriaren 18an, 19:30ean Arbizun. Egun eta ordu berean, Altsasuk sailkapenean hirugarren den Mendialdea taldea hartuko du.