Sakanako Mankomunitatearen Batzarrak Urdalurko ur sareko adar nagusia luzatzea erabaki zuen agorrilaren 8an. Zehazki Etxarren eta Irurtzun arteko zatia da lanen hurrengo fasean luzatuko dena. Mank-ek hartutako erabaki horrekin batera, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda onartu zuen hasiera batez. Aldi berean, ibarreko erakundeak aitortu eta deklaratu zuen proiektuak onura publikoa duela, eta, beraz, okupatu behar direla proiektuak ukitzen dituen ondasun eta eskubideak, nahitaez desjabetzeko, hori baitakar inplizituki onespenak.