Sakanako Mankomunitateak %100 elektrikoa den kamioia erosiko du. Ibilgailuak kutxa ireki baskulagarria eta jasotze plataforma izan beharko ditu. Ibarreko erakundeak jakinarazi duenez, kamioi elektrikoa Utzubar Ekoguneko konpostaje plantan erabiliko da, materiala batetik bestera mugitzeko (egituratzailea, konposta, harria, konposta bahetu ondoren ateratzen den plastikoa eramateko). Baina bestelako erabilerak ere eman dakizkioke, esaterako, edukiontziak eramatea. Sakanako Mankomunitateak kamioi elektrikoa eskuratzeko 145.000 euro (BEZik gabe) bideratuko ditu. Kamioiaren kostu osoa Nafarroako Hondakinen Partzuergoaren diruarekin finantzatuko du Mank-ek. Bere eskaintza egin nahi duten enpresek lastailaren 30eko 14:30era arte aurkera dute. Kontratua bere egiten duenak sei hilabete izanen ditu kamioia emateko.
Ibarreko erakundeak hondakin bilketa zerbitzurako bederatzi kamioi ditu, trasteak biltzeko kaxa irekiko kamioia eta garbigune mugikorra ditu. Eta heldu den urtean beste kamioi bat erosiko du. Horretarako ere dirulaguntza izanen Mank-ek.