Irañetak eta Arruazuk badituzte bake epaileak

Guaixe 2024ko urr. 24a, 11:14

Irañetako ikuspegia barga aldetik. ARTXIBOA

Ordezkoa ere izendatu dute Irañetan.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak hainbat herritako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatu zituen irailaren 23an egindako bileran. Karguak bete ziren herrien artean daude Irañeta eta Arruazu. Irañetako bake epaile titularra Justo Vitoria Garziandia izendatu zuen, eta ordezkoa Juan Jose Vitoria Garziandia. Arruazuko bake epaile titularra Ana Jesus Otsagabia Satrustegi da.