Nafarroa Oinez sakandarra

Guaixe 2024ko urr. 21a, 11:30

Ibilbidea zabaltzeko zinta moztu zuenetako bat Axun Urkia (ezkerrean) arbizuarra izan zen. UTZITAKOA

Ibarretik hainbat sakandar joan ziren Nafarroako ikastolen festara. 

Zangozako ikastolak antolatuta, Nafarroa Oinez eguraldi apartarekin ospatu zen atzo. Piztu lelopean, makina bat euskaltzale elkartu ziren Zangozan atzo. Ibilbideari irekiera ofiziala emateko ekitaldian sakandarrak protagonista izan ziren. Izan ere, Zangoza ikastolako Axun Urkia irakaslea izan zen zinta moztu zuenetako bat. 


Erronkako parte hartzaileak.

Ordutik aurrera hiru guneetan ekitaldiak hasi ziren. Horien artean, DBHko 3. eta 4. mailako ikasleak protagonista dituen Erronka. Dozena bat ikastoletako ordezkariek parte hartu zuten, tartean   ibarreko bi ikastoletako ordezkariak: Andra Mari ikastola bi talderekin eta Iñigo Aritza bakarrarekin. Garces de los Fayos ikastolakoak izan ziren onenak eta podiuma osatzen, hirugarren koskan, Andra Mari ikastolako talde bat izan zen. 


Lekuko aldaketa. Ezkerrean Maider Nuin Lopetegi.

Nafarroa Oinez urtero egiten den ospakizun ibiltaria da. Heldu den urtean Paz de Ziganda ikastolak antolatuko du. Haren izenean lekukoa hartu zuenetako bat Maider Nuin Lopetegi lakuntzarra zegoen, ikastolako lehendakaria dena.