Lurralde Kohesiorako Departamentua, Herri Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, bi autobietan asfaltatze lanak egiten ari da. Iparraldeko Autobian (A-1) Etzegarateko noranzkoan 399,60 eta 402,73 kilometro puntuen artean, hau da, Altsasuko Murgilgo tuneletik Erkuden ermita ondoko autobia irteeraraino. Eta Arabako noranzkoan, 391,700 eta 395,100 kilometro-puntuen artean, Olatzagutiko mendebaldeko irteeratik mugaraino. Sakanako Autobian (A-10), berriz, 28 eta 29 kilometro-puntuen artean, Arabako noranzkoan, Urdiain eta Altsasu artean eta Bakaikuko noranzkoan, 27 eta 28 kilometro-puntuen artean, Iturmendi eta Urdiain artean. Lanek 1,8 milioi euroko aurrekontua dute.