Donostian izandako lehen mobilizazio "handiaren" urteurrenean mobilizatzeko deialdia egin zuen Gernika Palestina herri ekimenak, urriaren 21ean, eta Sakanako sei herritan Genozidioa stop. Bakea. Justizia. Itxaropena leloa zuten elkarretaratzeak egin ziren. Leire Vargas bertsolari, idazle eta itzultzaile durangarrak idatzitako poemak jarri zien elkarretaratzeei hitza.
Kontzentrazioaren akabera Gernika-Palestina elkarteko kolaboratzaile Mahasen al-Khatib irudigilearen oroimenez minutu bateko isilunea gorde zen. Israelek Gaza iparraldean egindako bonbardaketa batean hil du asteburuan.