Lehen maila autonomikoan bosgarren jardunaldia ona izan da talde sakandarrendako, oro har. Arbizu Kirol Taldeak gol festa ederra ospatu zuen, 6-0 irabazi ziolako Oliteri Arbizuko kiroldegian jokatutako partidan. Josu Reparaz, Gorka Ansa, Mattin Petriati (3) eta Urtzi Nazabal izan ziren golegileak.
Bestalde, Altsasuk Berriozarko Mendialdea taldea hartu zuen. Altsasuarrak 3-2 aurreratuta egon ziren, Xabier Aiestaran eta Javier Ordoñezek (2) sartutako golei esker, baina azken unean Mendialdeak hiruna berdintzea lortu zuen.
Sailkapenean Anaitasuna da liderra (13). Arbizu Kirol Taldea hirugarren da (10 puntu), eta Altsasu seigarren (7 puntu). Urriaren 25ean, 20:00etan, Cascanten jokatuko du Arbizu Kirol Taldeak, sailkapenean hamaikagarren den Canteraren kontra. Altsasuri atseden jardunaldia dagokio.