Urtero bezala, eta dagoeneko 60 dira, Iruñeko Alegria peñako kideek Patata Operazioa eginen dute azaroaren 3an, igandea, goizean zehar. Baratzetako eta soroetako uztak jasota eta gordeta dituzten sakandarren eskuzabaltasunari dei egin diete peñakideek eta patatak, kuiak, sagarrak, intxaurrak, alubiak, tipulak, porruek eta beste emateko gonbidapena egin dute. Sakana ia osoa zeharkatuko dute: Urdiain, Iturmendi, Bakaiku, Etxarri Aranatz, Arbizu, Unanu, Lakuntza, Arruazu, Uharte Arakil, Irañeta, Ihabar, Hiriberri Arakil eta Satrustegi.